XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOXEMARI.- Ama Txotxongiloa nahi dut.

IXABEL.- Alamena ematen ari zara!

Gero erosiko dizut.

JOXEMARI.- Gero ez, ama. Orain!

IXABEL.- Orain ezin da seme.

Hau medikuaren etxea da.

JOXEMARI.- Baina lehen hor, armariu gainean txotxongilo batzuk ikusi ditut eta.

(Txotxongiloak armariuaren beheko partean, dardaraz azaltzen dira.)

IXABEL.- (Joxemari seinalatzen duen aldera begiratzen.) Oker zaude Joxe Mari.

Hemen ez dago ezer ere ez.

JOXEMARI.- (Ikuslegoari seinalatuz.) Ba ni ziur nago neska mutil hauek ikusi dituztela. Baietz?

(Txotxongiloak atzetik keinuz ezetz esaten dute.)

JOXEMARI.- Eh, neska mutilok, zuek hemen armairuaren gainean Txotxongilorik ikusi al duzue?

(Haur batzuk baietz esango dute, beste batzuk ezetz. Ama-semeek joku hori jarraitzen dute.)

(Ama besaulkiaren gainean zutik jartzen da, txotxongiloak ikusi ahal izateko.)

MEDIKUA.- Baina, bainan zertan ari zarate? Etorri hona.

IXABEL.- (Guztiz lotsatuta eta mutikoa besoa astinduz bere aulkian eseritzen da.) Hemen nauzu.

Zer ondoriotara heldu zara? (Medikuak eta amak ahopeka hitzegiten duten bitartean...)

MAIDER Txotx.- Gureak egin du.

Hipopotamo temati honek ikusi gaitu eta gurekin kasketatu da.

Bere etxera eraman nahi gaitu.

KOLDO Txotx.- Ez genuen besterik behar!

Hatzapar horietan erortzen bagara ez dugu bost minutu bizirik iraungo.

GORKA Txotx.- Zer edo zer pentsatu behar duzu Maider.

Sekulako burutapenak izaten dituzun beti!

MAIDER Txotx.- Ba orain ez zait bat ere bururatzen.